agenda ยป abendua | HARPIDETU BULETINERA

Osakidetzako profesionalek 629 eraso, ahozko zein fisiko, salatu zituzten 2018an

Osakidetzak 629 salaketa erregistratu zituen iaz, bere profesionalen kontrako eraso fisiko eta ahozkoengatik. Kasuen %24tan profesionalek lesioak jasan zituzten, eta gainerako %76 lesiorik gabeko gertakariak izan ziren. Kaltetuenak arlo sanitarioko profesionalak izan ziren (medikuak, erizainak eta erizaintzako laguntzaileak), gehienak emakumeak. Datu horiek martxoaren 14an eman ziren aditzera, osasun langileen kontrako erasoak gaitzesteko egunean plazaratutako 2018ko txostenaren aurkezpenean.

Txostenaren arabera 2018an lesioak eragin zituzten erasoak gutxitu ziren arren (ez, ordea, lesiorik gabeko gertakariak, %5,7 hazi baitziren), gure osasun sistematik erabat ezabatu beharreko praktika larria da hau. STOP erasoak bezalako kanpainen bidez jarraitu egin behar dugu herritarren kontzientziazioa lantzen. Horrez gain, Osakidetzako erakundeek prebentzio neurriak hartu behar dituzte gertakari hasiberriak eteteko (larrialdietako botoiak, esaterako) eta berariazko protokoloa ezagutarazi eta aktibatzeko.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other