Iaz Euskal herriko Unibertsitatearen Osasuna eta Hizkuntza izeneko udako ikastaroan parte hartu zuten zenbait hizlariren interbentzioetatik abiatuta osatu dira BAT aldizkariak argitaratutako artikuluak. Udako ikastaro haren ernamuina EHUren eta osasun-arloko profesionalen arteko lankidetza izan zen eta Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren babesa izan zuen. Aldizkaria osorik nahiz atalka Soziolinguistika Klusterraren webgunean eskura daiteke, ordainduta betiere.