Osakidetzak berriki egin du 2. Euskara Planaren lehen ebaluazioa, eta, Bilbo-Basurtu ESIari dagokionez, aurrerabide esanguratsuak nabarmentzearekin batera, hobetu beharreko arlo garrantzitsu batzuk ere atzeman dira ebaluazio-txostenean. Horietako bat, hain zuzen ere, egiten dituzten kartelei dagokie, hau da, paperez eta plastifikaturik egin eta herritarren aurrean jartzen dituzten kartelei. Horregatik, Bilbo-Basurtu ESIko Gerentziak agindurik, eta denen esfortzuaz, neurri hauek bultzatuko dituzte erakundean:
- Unitateetako kartelei aldiro ausazko jarraipena egingo diete, unitateetako arduradunek zuzenki parte hartuz.
- Kontroletan edo antzeko tokietan goiko kartel hori jarriko dute, hizkuntza ofizialak nola erabili behar diren gogoraraztearren.