agenda ยป urria | HARPIDETU BULETINERA

Tabakoak emakumeen birikako tumoreen gorakada eragin du

Espainiako Onkologia Medikoaren Elkarteak plazaratutako azken txostenaren arabera, aurreko lau urteetan minbizi kasuek 12 puntuko igoera izan dute estatuan. Gorakada handiagoa izan da emakumeetan gizonetan baino (%17,4 eta %8,2). Emakumezkoen tumorerik ohikoenak bularrekoak, ondestekoak eta birikakoak dira, hurrenez hurren, eta gizonezkoenak prostatakoak, ondestekoak eta birikakoak.

Emakumeen birikako minbiziaren igoerak kezka handia sortu du. Duela urte batzuk tumore mota hori ez zegoen emakumeen ohiko 10 minbizien multzoan; orain, berriz, hirugarrena da. Minbizien Erregistroen Sareko arduradunek azaltzen dutenez, minbizi horren kausa nagusia tabakismoa da; birikako hamar minbizitik bederatzi erretzaileei diagnostikatzen zaie. Gainera, aurreikuspenak ez dira baikorrak, tabakismoa, kutsadura eta bizi-ohitura txarrak direla-eta datozen urteetan emakumeen birikako tumoreak ugarituko direla uste baitute.

Joera gelditzeko, garrantzizkoa da bizi-ohitura osasuntsuei lotzea. Horrez gain, tumoreak goiz diagnostikatzeko kontzientziazioa ere areagotu behar da.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other