Itzulpengintza automatikoaren hirugarren belaunaldia garatzen ari da. Garai batean erregela linguistikoetan oinarritutako sistemak ziren nagusi (RBMT teknologia); azken hamarkadan, berriz, estatistikan oinarritutako sistemak gailentzen joan dira (SMT teknologia), eta azken bi urtetan neurona-sareetan oinarritutako sistemek hobekuntza kualitatiboak lortzen ari dira (NMT teknologia), teknologia hori ikergai nagusia bihurtuz itzulpengintza automatikoaren arloan.
Euskal Herrian ere arlo horretan ikertzen ari dira euskararako, eta lehen emaitza ikusgarriak kontsultatu daitezke Modela proiektuari esker. Hainbat erakunderen artean burututako proiektua da (ISEA, Ametzagaiña, Vicomtech, Elhuyar eta UPV/EHUko IXA taldea) eta demo moduan erabilgarri dago. Proba ezazu.