agenda » azaroa | HARPIDETU BULETINERA

Barrualde-Galdakaoko ESIan pauso eraginkorrak eman dituzte barne-komunikazioa hobetzeko

Barne-komunikazioak ESIaren kudeaketa-ereduan duen garrantzia kontuan hartuta, azterketa bat egin zuten orain hiru urte profesionalen artean, komunikazioaren edukiei eta bideei buruz zeuzkaten interesak ezagutzeko. Orain, azterketaren emaitzen argitan, komunikazio-markoa definitu dute, eta horri lotutako informazio guztia Barrualde-Galdakaoko ESIaren intranetean kontsultatu daiteke, Komunikazioa atalean.

Informazio hori hizkuntza-normalizazioaren ikuspegitik guztiz interesgarria da, bertan bildutako protokolo eta giden bitartez honelako zalantzak argitzen laguntzen baitute: Nortzuk dira komunikazio erreferenteak? Idatzizko dokumentuetan, zein da hizkuntza ofizialen erabilera egokia? Bideoa egiteko eskaera eta hori prestatzea eta zabaltzea zelan egiten da? Zer egin behar da posterra edo liburuxka prestatzeko eta inprimatzeko? Zer egin behar da gune bateko identifikazio-errotuluak edo kartel bat jartzeko? Komunikazio orokorrak zelan egin behar dira? Ekitaldi publiko bat antolatzeko orduan, zein dira nahitaez bete behar diren hizkuntza-irizpideak?

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other