agenda ยป azaroa | HARPIDETU BULETINERA

Osatek-ek pauso bat eman du hizkuntza-normalizaziorantz, plantillan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko akordio bat lehenbiziko aldiz hartzean

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen aurrean ekainaren 27an egindako agerraldian iragarri zuenez, Osatekeko Administrazio Kontseiluak bere plantillan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko akordioa hartu du. Horrela, lanpostu funtzional guztiek beren hizkuntza-eskakizuna izango dute esleituta, kasu honetan B2 maila. Derrigortasun datadun lanpostuetarako data 2022ko abenduaren 31 da.
Aurten bertan, gainera, berariazko euskara-plan bat izango du Osatekek, Osakidetza egiten ari denaren ildo berekoa. Hala, lehen euskara-plan horrek pertsona guztien hizkuntza-eskubideak bermatzea izango du xede, Osatekek euskal gizarteari eskaintzen dion zerbitzua hobetuz, euskararen erabilera, bai zerbitzu-hizkuntza moduan, baita lan-hizkuntza gisa bultzatuta. Plana urtea amaitu baino lehen abiatuko da eta 2022ra arte egongo da indarrean.

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauei esker, zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu hurrengo aldian web hau bisitatzen duzunerako.

gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Analytics

Other