Osatuberriren 38. zenbakian jardun ginen Marivi Calleja erizainarekin Barakaldo-Sestaon egiten dituzten «Lankideak euskaraz. Noiz zure txanda?» hitzaldiez, eta arestian, maiatzaren 2an, haren lankide Ana de Prado erizainak beste hitzaldi interesgarri bate eskaini zuen, hain zuzen ere, arreta sanitarioan eskuak egoki garbitzeak duen garrantziari buruz, gogoan hartuta handik gutxira –maiatzaren 5ean– eskuen higienearen nazioarteko eguna ospatuko zela.
Hitzaldiaren bukaeran, ESI bereko lankide batzuek bi helburu hauekin egin duten abestiaren bideoae erakutsi zuten: eskuen higienearen garrantzia zabaltzea profesionalen artean, eta euskararen erabilera bultzatzea.